Joe Silk Oxfordeko Unibertsitateko irakasleak eta Kosmologiako aditu handienetakoak hitzaldia eskainiko du asteazken honetan, maiatzak 19, Leioa eta Erandioko campusean. Solasaldia 12:00etatik aurrera izango da,
Zientzia eta Teknologia Fakultateko paraninfoan. Silk-ek galaxien eraketaren esparruan oinarritzen du bere lana, eta "The Big Bang", "Cosmic Enigmas" edota "On the shores of Unknown: A short History of the Universe" bezalako lanen egilea da, EHUko iturriek azaldu dutenez. Horrenbestez, Orxfordeko irakasleak eskainiko duen hitzaldiarekin bukatuko da Jesus Ibañez Zientzia eta Teknologia Fakultateko Fisika Teorikoko saileko irakasleak antolatutako "Hamarkada miragarria Kosmologian" izenburuko zikloa. Materia eta energia iluna detektatzeko etorkizuneko proiektuak azaltzea izan da zikloaren helburua. Argazkian, Zientzia eta Teknologia Fakultatea.