Aurten ere ordaindu egin beharko da Sopelako hondartzetan autoa uzteagatik. Aparkatzeko sistema arautua ekainaren 15etik irailaren 30era arte egongo da indarrean, udal sopeloztarreko iturriek prentsa ohar bidez gaur jakinarazi dutenez. Guztira, aparkatzeko 1.880 plazei eragingo die, horretarako prestatutako lekuetan: Arriatera eta Atxabiribil hareatzen ondoko aparkalekuetan zein Atxabiribil etorbideko 60 zenbakitik 71ra bitartean. TAOren ordutegia 10:00etatik 20:00etara izango da, asteko zazpi egunetan. Tarifei dagokienez, ordu erdi aparkatzen duenak, 0,30 euro ordaindu beharko du; ordu bat aparkatzen duenak, 0,60 euro; ordu eta erdiz aparkatzen bada, 0,90 euro; bi orduz, 1,20 euro; bi ordu eta erdiz, 1,50 euro; hiru orduz, 2 euro; hiru ordu eta erdiz, 2,50 euro; lau orduz, 3,20 euro; eta lau ordu baino gehiagoz, 5 euro. Argazkian, Arrietarako parkinga
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!