Gaur, goizeko 8:40 inguru, ibilgailu batek gizon bat harrapatu du Leioako Txabi eta Joseba Etxebarrieta kalean. Udal iturriek zabaldutakoaren arabera, oinezkoa, G.Z.L. inizialak dituen 38 urteko portugaletearra, footing egiten zegoen eta errepidea zeharkatzerakoan Daewoo Nubira batek harrapatu du. Leioako Udaltzaingoa berehala bertaratu da, eta txostenak adierazten duen moduan, oinezkoak zebra bidetik 5 metrotara zeharkatu du errepidea, antza, kotxerik datorren ondo begiratu barik. Tokiko polizien esanetan, biktimak ez zuen zauri larririk agerian. Dena dela, Gurutzetako ospitalera eraman du anbulantziak. "Ibilgailuak harrapatutako oinezkoak ugari dira Leioan. Udaltzaingoaren azken txostenaren arabera, istripuen arrazoi nagusienetariko da udalerriak", nabarmendu duten tokiko agintariek. Argazkian, Leioako Udaltzaingoa / ©
Leioa.net.