Florence Nightingaleren heriotzaren mendeurrena dela eta, asteazken honetarako, maiatzak 18, ekitaldia prestatu dute Erizaintza Unibertsitate Eskolako hirugarren mailako ikasleek. Britainiarra erizaintza modernoaren amatzat daukate. Hitzordua 17:00etan jarri dute, Medikuntzaren Historiaren Euskal Museoan, Leioa eta Erandioko campuseko liburutegi nagusian. Ekitaldian Nightingalek kudeaketa eta administrazioan egin zuen lanari buruzko 22 poster aurkeztuko dituzte unibertsitarioek. Epaimahai batek ebaluatu ditu eta bertaratuk diren ikasleek ere botoa eman ahal izango dute, EHUko iturriek zehaztu dutenez. Horrezaz gain, Piedad Flores Erizaintza Unibertsitate Eskolako irakasleak "Siglo XIX. El mundo de Flo’’ hitzaldia eskainiko du; baita ikasle talde batek Nightingaleri buruz prestatu duen solasaldia aurkeztuko ere. Argazkia: cc-by IrisDragon.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!