Imanol Landa Getxoko alkateak eta Eskolako Agenda 21 ekimenean parte hartzen duten herriko 11 ikastetxetako ikasleek urteko batzarra egin dute, gaur goizean bertan, udaletxean. Ongi etorria egin eta gero, Agenda 21aren harira, aurten “Biodibertsitatea ekosistema urtarretan” gaiaren inguruan egindako lana eskertu die eskola-umeei tokiko agintariak. Aipatu ikastetxeek sei urte daramatzate ingurumen hezkuntzako egitasmo horretan lanean. Eskola mailan, baina zein udal mailan dihardute, Bolueko hezegunea eta herriko ibai eta hondartzak aztertzen. Azterketa egin ostean, diagnostiko bat egiten dute, eta hori amaitutakoan izaten da ikasle eta udal agintarien arteko foroa. Bertan euren kezkak, proposamenak eta konpromisoak azaltzen dizkiete tokiko mandatariei. Argazkian, eskola-umeak udal batzar aretoan / © Getxo.net.