Ibai Aginaga euskal preso politiko berangoztarra joan zen ostegunean atera zuten Jaengo espetxetik Algecirasera (Andaluzia, Espainia) eramateko. "Harrez gero, bere etxekoek ez dute jakin non egon den. Kartzeletara deituta ere ez dute inon topatzerik izan", Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Etengabe bitakoraren bitartez salatu duenez. Atzo, azkenean, jakin izan zuten Jaenetik Valdemorora (Madril, Espainia) eraman zutela eta astelehenera arte bertan egon dela, isolatuta. "Herenegun, Herreran gelditu zen kide batek deitu eta Andaluziarako bidean zihoazela jakinarazi zien senideei. Horretara, Kordoban gaua egin eta hauetako egunen batean Algecirasera iritsiko dela pentsatzen dugu", gaineratu du errepresioaren kontrako erakundeak. Algeciras Berangotik 1.060 kilometrotara dago, autoz joateko. Argazkian, presoen aldeko elkarretaratze bat Berangon.