Ekainaren 24a eta uztailaren 30a bitartean, 7 udaleku izango dira Itzubaltzeta / Romon eta Algortan. Horietan umeek arazorik gabe goza dezatela ziurtatzeko, haurrek "euskaraz ondo egiteko" kapazak izan behar direla gogoratu du euskara elkarteak. Dena den, azken urteko ildoari jarraikiz, euskarara hurbiltzeko, lagun euskaldunak egiteko eta integrazio ildotik hasteko aukera emango zaie "euskaraz komunikatu ezin diren" 33 umeei, ingurune euskalduna eskainiz. Ume hauek, txanda guztietan banatuko dira, beti haur eta gaztetxoen %10 osatuz. Lehenengo txandan, 30 ume izango dira Algortako Aldai Patronatuan, ekainaren 24tik 30era. Uztailaren bi hamabostaldietan, berriz, hiruna udaleku izango dira, Romo eta Zabala ikastetxeetan. Itzubaltzeta aldean, 50na neska-mutil hamabostaldi bakoitzeko. Algortan, berriz, bina txanda egingo dituzte, adina kontuan hartuta: bata, 5 eta 7 urte bitarteko 50 haurrentzat; eta bestea 7tik 12 urtera arteko beste horrenbeste gazteentzat. Txanda guztietan, 9etatik 13:30ak arte izango da ordutegia, irteera dutenean 17:00ak arte luzatuko dena.
Salneurriak
Beti bezala prezio ezberdinak egongo dira. Ekainaren 24tik 30era arteko udalekuetan izena ematen duten bazkideek 55 euro ordaindu beharko dituzte; bazkide ez direnek 70 euro; eta Getxo udalerrian gutxieneko errenta jasotzen dutenek 20 euro. Uztailaren 1etik 15era zain hile horren 16tik 30era, 95 euro pagatu beharko dituzte bazkideek; 125 euro bazkide ez direnek; eta 20 euro Getxon gutxieneko errenta jasotzen dutenek.