Igande honetan, maiatzak 23, antzinako ibilgailuen hirugarren topaketa egingo dute Plentzian. Orotara, Euskal Herritik zein kanpotik heldutako 250 bat auto eta motozikleta espero dituzte antolatzaileek. Bigarren Mundu Gerrako kamioi bat ere izango omen da. Horrenbestez, goizeko 10etan parte-hartzaileei harrera egin eta ibilgailuen erakusketa egingo dute, Astillero plazan. Ondoren, ibilaldia egingo dute auto eta motozikletek, inguruko udalerrietan barrena. Nagusiki Sopelatik ibiliko dira, antolatzaileek aipatu dutenez. Ibilaldia bukatuta sari banaketa ere egongo da: urrunetik datorren ibilgailuarentzat, ondoen zainduta dagoenarentzat eta zaharrenarentzat, besteak beste. Itsas hiribilduko Udalaren laguntzaz, Plentzia Classic elkarteak antolatu du topaketa. Jardunaldian, 25 urte baino gehiago dauzkan edozein ibilgailuren jabeek parte hartu dezakete. Argazkian, orain bi urte egin zuten lehenengo topaketa / © Plentzia Classic.