Bizkaiko Eskolarteko Bertso-Idatzien Txapelketan itzel ibili dira eskualdeko neska-mutilak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko mai. 19a, 14:04

Aurten ere itzel! Uribe Kostak ordezkaritza zabala eraman du Bizkaiko Eskolarteko Bertso-Idatzien finalera. Ostiralean jokatu zen, Gernikako Seber Altube ikastolan, Algortako Bertsolari Eskolak (ALBE) jakinarazi duenez. Fermin Reicnickek hirugarren postua lortu zuen 6. mailakoen artean eta Unai Mendiburuk bigarrena. DBH1en, Beñat Gorostiagak hirugarren postua eskuratu zuen eta Paule Loizaga txapeldun suertatu zen. Nagusien kategorian (DBH4 eta Batxilergoak), Maddalen Markaida hirugarrena izan zen eta Imanol Uria azpitxapeldun. Bitartean, dagoeneko Uribe Kostako bertsolari txapelketako Itzubaltzetako saiorako txartelak eskuratu daitezke, 10 eurotan, Gure Etxea eta Branka tabernetan zein gaztetxean bertan. Bestalde, bertaratu gabe ere egin daiteke, albegetxo[abildua]gmail.com helbide elektronikora mezua bidaliz edo 605 704 385 telefonora deituz. Afaria gaueko 21:00etan hasiko da Itzubaltzeta / Romoko zentro sozialean eta, horren ostean, saioa egingo dute Arrate Illaro egungo txapeldunak; Oier Iturralde "Atano" eta Pello Ruiz de Agirre Itzubaltzetako Bertso Eskolako kideek; Josu Landeta eta Gabi Basañez ALBEko historikoek; eta sparring lanak egingo dituen Peio Arondo gazteak. Gai jartzaile lanak Ekain Landa "Txispain" IBEko kideak burutuko ditu. Argazkia: © ALBE.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun