Aipatu bi lagunak, Arkaitz Goikoetxea getxoztarra, Mikel Saratxo algortarra eta beste 5 lagun ere 2008ko uztailaren 22an atxilotu zituen Guardia Zibilak; Bilbon, Algortan, Elorrion, Galizian eta Malagan egindako operazioan, Bizkaia komandoko kide edo laguntzaile izatea leporatuta. Bi egun geroago Inge Urrutia algortarra harrapatu zuten eta handik hiru egunera aske utzi, Adur Aristegi eta Libe Agirre elorrioarrekin batera, 12.000 euroko fidantza ordaintzeko baldintzapean. Saratxo urriaren 31n libre geratu zen. Guztiek torturak salatu zituzten. 2010eko urtarrilaren 14an, berriz, Gutierrez eta Cotano auziperatzeko autoa plazaratu zuen egun guztien ahotan dagoen Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak. Getxo zein Algortako Arkaitz Goikoetxea, Aitor Artetxe, Asier Borrero eta beste zortzi laguni bezala, 2007 eta 2008 urte bitarteetan zortzi atentatutan parte hartzea leporatzen diete bi gazteei.
Ikusi ekimenaren sustatzaileek zabaldutako bideoa:
Ekainaren 11tik 13ra bitartean Puerto de Santa Maria (Cadiz, Espainia) espetxeraino egingo dute martxa Nafarroatik. Ekimen horren inguruan bitakora bat jarri da sarean: