Alderdi politikoen ordezkarien ustez, aurreratuko lan horiekin batera proiektu orokorraren tramitazioarekin jarraitu behar da, "ingurumenaren gaineko eragina aztertzeko dagozkion ikerketa erabakigarrien eta legeak ezarritako informazio eta partaidetza prozesuen ondotik, exekuzio proiektuaren behin betiko idazketa eduki ahal izateko". Horrek guztiak obrak egitea ahalbidetuko luke, “gure udalerria, azkenik, etorkizunean uholde arriskuari aurre egiteko egoerarik onenean dagoela bermatzeko”. Horrela jaso dute maiatzeko udal batzarrera eramango duten adierazpen instituzionalean.
Horren harira, Bozeramaleen Batzordeak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio, bere ardurapeko administrazio izapideak (ingurumenaren gaineko eragina aztertzea...) bultzatzeaz gain, datozen urteetan eta amaitu arte, proiektu nagusian aurreikusitako lanekin jarraituko dutela berma dezan, dagozkion urte arteko aurrekontuen esleipenak onartuta. Azkenik, aipatu adierazpena osoko bilkurara eramateaz gain, Pilar Unzalu Ingurumen sailburuari eta Eusko Legebiltzarreko talde politiko guztiei igorriko diete, horren berri emateko eta dagozkion xedeetarako.