"Torturarik ez! Ilegalizazioei ez! Proiektu guztien garapenari bai!" lemapean, ostiral honetan, maiatzak 21, kontzentrazioa egingo dute Erandion. Hitzordua 19:30ean jarri dute metro geltoki ondoan, Altzagan. 2009 bukaeran izandako polizia operazioan, Segiko kideak zirelakoan, 34 gazte atxilotu zituzten. Sarekada horren baitan, hilabete beranduago, eskualdeko gazte bat ere atzeman zuten. "Inkomunikazioaren eta torturen ondorioz, eskualdeko 9 gazteren eta Erandioko beste baten kontrako erruztapenak sinarazi zizkioten. 10 izen horiez osatutako zerrenda beltza egin zuen poliziak. Hortaz, eskualdeko eta herriko gazteak edozein momentutan atxilotuak, inkomunikatuak, torturatuak eta
espetxeratuak izateko arriskuan daude", deitzaileek adierazi dutenez. Argazkian, maiatzaren 7an eskualde mailako manifestazioa egin zuten Algortan.