Carlos Iturgaiz, Areetako auzokide, PPko kide eta Uribe Kostako eurolegebiltzarkide euskaldun bakarrak Gurtel ustezko ustelkeria auzia "hiena boltxebikeen muntaia" dela esan zuen atzo. Adierazpenak Valentzian egin zituen Iturgaizek, Foro de Opinion delako erakundeak gonbidatuta eman zuen "El reto de la libertad en el Pais Vasco" hitzaldia baino lehen. Popularraren ustez, Francisco Camps Generalitat-eko presidentea errugabea da eta "bi eskuak" jokatzeko prest dago bere "ohore eta leialtasunagatik". Gainera, Camps berak aurkeztu zion Valentziako entzuleen aurrean. Iturgaizen arabera, "ezkerreko hainbat sektorek Francisco Campsen aurkako planteamendu bat muntatu egin da, Espainian, Europan eta munduan Valentziako komunitatea erreferente gisa jarri duelako". Horregatik, "errugabetasun-presuntzioa" eskatu zuen Campsentzat eta PPren eurolegebiltzarkide guztien babesa helarazi zion. Bestalde, ETA eta Espainiako Gobernuaren artean negoziazioa emango dela ziurtzat jo zuen: "Jaime Mayor Orejak egia zioen eta arrazoia zeukan", azaldu zuen. Argazkian, Carlos Iturgaiz jertse gorria jantzita PPren mitin batean Areetan.