Baina haiek eta EAJ galduta daude; ez dakite zer egin. Errepresioa erabiltzen dute soilik: abokatuak atxilotu, Bilboko gazteak atxilotu, suhiltzaile katalanak atxilotu… Egunkariko kazetariak ere terroristak ziren ala? Hor doa musu potolo bat Egunkariko kazetari eta zuzendaritza batzordearentzat.
Horregatik guztiagatik, animatzen zaituztet euskal preso politikoak eta gure senideak pairatzen ari garen egoera kalean salatzera, inoiz baino indar handiagoarekin. Abertzale mugimendu zabala sortu behar dugu, Euskal Herriak ez du egoera hau merezi eta, are gutxiago, gaur egungo “lehendakaria”!
Jakin badakizue euskaldun berria naizela eta hemen nago egunero euskara ikasten. Gutun hau idaztea kriston esfortzua izan da niretzat. Horregatik, eskatzen dizuet gure eskualdean gure euskara maitea hitz egitea, "Berria" egunkaria erostea eta gure kultura sustatzea. Laster, herriko jaiak etorriko dira; beraz, jaiak bai borroka ere bai! Animo!
“Solo el pueblo salva al pueblo” (KOP)
Zigor Goikoetxea Basabe “Gorri” euskal preso politiko getxoztarra, Topaseko (Salamanca) espetxetik.
Kaixo Uribe Kosta. Gutun honen bidez gaur egun hainbat espetxetan pairatzen ari garen egoera salatzera nator. Estatu Espainolak eta Instituciones Penitenciariasek jauzi kualitatiboa eman dute. Euskal preso politikoak daramagun dinamikaren kontra errepresioren torlojua behin eta berriro estutzen ari dira. Dispertsioari, jipoiei, isolamenduari eta abar luze bati, gure senideekin aurrez-aurrekoak egiteko hauek goitik-behera ukitu nahi izatea gehitu behar zaio. Jauzi errepresibo hori, Ezker Abertzaleak mahaigaineratu duen proposamen politikoaren kontra beste eraso bat baino ez da. Euskal Herriko kaleetan ilusioa piztu da berriz ere. Polo-soberanistaren proiektu abertzalea guztion artean atera behar da aurrera, Euskal Herriak askatasuna lor dezan eta etorkizunean gazteek gehiago sufritu ez dezaten. Horregatik, Estatu Espainola Euskal Preso Politikoen Kolektiboa presionatzen dabil, haiek badakitelako Euskal Herria aurrera doala eta, azken finean, gu, txikitu dezaketen “harrapakin” errazenak garelako.