Hego Euskal Herriko artista eta taldeek 12 ikuskizun aurkeztuko dituzte guztira gaur hasi eta igandera bitartean egingo den
Leioako XI. Umore eta Kaleko Artisten Azokan. Gainera, antzeztuko dituzten lan guztien artetik zazpi estreinaldiak izango dira. Leioako hitzorduan ikusgai izango diren euskal artista eta konpainien 12 lanetatik hiru dantza ikuskizunak izango dira, sei antzezlanak , bi ibiltariak eta bat antzerki-clowna. Hala ere, ez dute zehaztu zeintzuk izango diren euskaraz eta zeintzuk espainolez. Herrialdeka, bost bizkaitarrak dira, hiru gipuzkoarrak, bi arabarrak, bat nafarra, eta azkena, Gipuzkoa eta Murtziako bi produkzio-etxek sortutako ekoizpena. Estreinaldiei dagokienez, Ados Teatroa eta Aukeran dantza konpainiaren "Jai Alai", Despertar los sentidos taldearen "Dantza desberdinak", En la lona konpainiaren "Exodo", Gaitzerdi Teatroren "Udamina", Tearto Teatroren "Diva di palo...", Trapu Zaharra taldearen "Camping renove" eta Nacho Vilar Producciones eta Gaupasa Producciones taldeen "Habitus Mundi" izango dira; azken hori, gainera, Leioako Umore Azokak ekoizpenean lagundutako hiru ikuskizunetako bat da. Argazkian, Nafarroako Oreka Zirko alde batera utzita, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako antzerki taldeen ikuskizunak aurkeztu zituzten atzo Leioako Mendibile jauregian / © Umore Azoka.