"Gure herriko historiaz ezjakintasun handia dagoela ikusita (gazteon artean batez ere) eta jakinmina pizteko asmoz" Erandioko gazteek gai horren inguruko hitzaldia antolatu dute biharko. Hitzordua arratsaldeko 20:15ean izango da, metro geltokiaren atzean. Bertan, "Erandioko zein herritik kanpoko jendeari horretaz gehiago jakiteko aukera eskaini nahi diogu", azaldu dute gazteek. Historia saio horretan hainbat gai hartuko dituzte hizpide Manolo eta Emilio hizlariek: "Erandion urte askotan eraman zen kontaminazioaren kontrako borroka, industrializazio eta inmigrazio garaiak, Bilborekiko desanexioa...". Izan ere, hizlariek "gure herrian aktiboki parte hartu zuten pertsonak" direla nabarmendu dute antolatzaileek. Ekimena "Erandio ezagutuz, goazen independentziara!" dinamikan kokatzen da eta espainolez egingo dute. Argazkian, Axpeko antzinako enpresa metal-kimikoa / © Erandioko Gazte Independentistak.