Barrikan hasi eta Armintzan amaitu, orotara, 1.400 hektarea baino gehiago hartzen duten bost habitat (pdf, espainolez) ezberdin babesteko batu dira talde ekologistak. Bakarka, erakunderen baten babesa badaukate, baina, naturalisten iritziz, "hori ez da nahikoa, eraikiz edo, honda ditzaten". Hori dela eta, Uribe Kosta-Butroe izena jarri dioten eremua "bere osotasunean" biotipo babestua izendatzea eskatu dute. Bide horretan, astelehenean daukate lehenengo hitzordua naturalistek. Egun horretan, Bizkaiko Batzar Nagusietako alderdi politikoen ordezkariekin bilduko dira. Guztiekin, EAJ eta PPkoekin izan ezik. "Agenda arazoak" tarteko, ezin izango dira bertan egon. Gainera, lehen aipatu udaletako zinegotziak ere bertan egotea eskatu dute talde ekologistek.
Aberastasun handiko gunea
Uribe Kosta-Butroe eremuan dira, besteak beste, Barrika eta Gorliz-Armintzako itsas labarrak eta Billano uhartea; Barrikakoa bezalako itsasertzeko txilardiak; Astondo, Gorliz-Plentziako badia-hondartzak eta Barrikako kalak; Astondoko duna zementatu eta higikorrak, Barrikako duna altxatuak eta Gorlizko duna antropizatuak; Gorlizko artea, Barrikako hariztia eta Lemoizko artelatz basoa; eta Butroe ibai sistema.
Butroe ibaiaren estuarioaren aberastasunaren kontserbazioa ziurtatzen duten baldintzak sortzea