2009 bukaeran izandako polizia operazioaren ondotik dator biharko mobilizazioa. Iragan azaroaren 24an, 34 neska-mutil atxilotu zituzten, Segiko kideak zirelakoan. Sarekada horren baitan, hilabete beranduago, eskualdeko gazte bat ere atzeman zuten. "Inkomunikazio aldiko galdeketetan jasandako torturen bidez, bere buruaren kontrako erruztapenak egiteaz gain, Uribe Kosta eta Erandioko 10 gazteren aurkako erruztatzeak sinarazi zizkioten. Ondorioz, eskualdeko 10 neska-mutilen izenez osatutako zerrenda beltza egin zuen Poliziak. Edozein unetan, egoera politikoak hala eskatzen duenean, horiek ere atxilotuak, torturatuak eta espetxeratuak izateko arrisku bizian aurkitzen dira", salatu dute deitzaileek.
Bestelako mobilizazioak Uribe Kosta eta Erandion:
Erandio
19:30 Elkarretaratzea metro geltoki ondoan.
Itzubaltzeta / Romo
20:00 Manifestazioa Kolas plazatik abiatuta.