Festiclown Palestina jaialdia urriaren 25etik 31ra egiteko asmoa daukate. Beste beste, ekitaldiak, errefuxiatuen kanpamentuetara bisitak, harresiaren kontrako ekintza artistikoak, tailerrak, galak eta topaketak egongo lirateke. Dagoeneko nazioarte mailako hainbat artista ezagunek eman diote babesa ekimenari. Horien artean dira, Leo Bassi, Amparanoia musika taldeko abeslaria, zirku munduko Elliot (Belgika) y Alba Sarraute (Katalunia), Jorge Blas (Madril) magoa. Azken horiek jaialdian parte hartuko dutela adierazi dute.
Hala ere, Festiclown Palestina jaialdiaz jardun aurretik, Galiziako Nazioarteko Clown Jaialdiaz arituko da Leioan Ivan Prado. Mike Ribalta FiraTarrega Tarregako antzerki jaialdiaren arduradunarekin eskainiko du “La internacionalización de las Artes de Calle” izenburuko mahai-ingurua artista galiziarrak. Hitzordua bihar bertan jarri dute Kultur Leioako entzungelan, 10:00etatik 14:00etara. Hala ere, parte hartzeko, Artekalerekin (info[abildua]artekale.org) harremanetan jartzea beharrezkoa da.
Galiziako