Azken agurra eman diote Maximo Rivaherrera errepresaliatu ohiari

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko mai. 24a, 14:33
Orain bi ostiral, maiatzaren 14an, zendu zen Maximo Rivaherrera Bilbao "Marzelo" euskal errepresaliatu politiko ohia. Gauzak horrela, larunbat eguerdian azken agurra eman zioten dozenaka lagunek, herrikidek eta senideek Astondo hondartza gorliztarreko inguruetan. "Agur ekitaldi xumea izan zen. Etxekoek, lagun eta lankide batek zein preso ohi batek hitza hartu zuten Marzeloren errautsen eta ikurrinaren aurrean. Marzeloren bizitzari errepasoa egin zioten, haren izaera, grina eta ekarpenak azpimarratuz", azaldu du ezker abertzaleak Piztu Plentzia! bitakoraren bitartez. Azkenik, errautsak zabaldu ziren itsasora, bildutakoen txaloen artean. Argazkia: © Piztu Plentzia!
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun