Atxilotze arriskuan dauden eskualdeko
gazteei babesa adierazteko asmoz, ehun bat lagun batu ziren joan den ostiralean, maiatzak 21, arratsaldeko zortzietan, Algortako Telletxe plazan. Elkarretaratzeak, baina, ez zuen askorik iraun. Hasi bezain laster, Ertzaintzaren patruila auto bat errepidearen bestaldean gelditu eta, poliziek dei bat egin ostean, agudo agertu ziren Brigada Higikorreko bi furgoneta. Bitartean, 18:30etik antzerki-parodia egiten zebiltzan mutilek (
ikusi argazkiak) minutu gutxi horiek aprobetxatu zituzten sofa eta guzti alde egiteko. Kontzentrazioa egiteko baimenik ez zegoelakoan, bi laguni eskatu zieten identifikazioa ertzainek. Gero, presoen argazkiak eraman behar zituztela esan zieten, horiek erakustea "terrorismoari gorazarre egitea" omen delako. "Arazoa argazkiak baziren, gordeko genituela esan genien eta, orduan, zalantzan gelditu ziren une batez", adierazi dio UKBERRI.NETi identifikatutako lagunetako batek. Poliziak ez atzera eta ez aurrera zeudela, elkarretaratzea bertan behera uztea erabaki zuten deitzaileek. Handik gutxira joan ziren ertzainak, aurretik argazkilariari ere nortasun agiria eskatu ziotela. Bitartean, Itzubaltzeta / Romon, 110 lagun inguruk egin zuten manifestazioa. Erandion, berriz, 50 bat herritar elkartu ziren metro geltoki ondoan. Argazkian, Brigada Higikorreko ertzainak ostiraleko elkarretaratzean.