Ur etete berriak izango dira bihar Salsiduko zubiaren eraisketa dela eta

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko mai. 24a, 20:12

Algortako Salsidu kaleko zubia laster eraitsiko dutenez, ur-etetea izango da bihar, maiatzaren 25ean, 9:00etatik 14:00etara bitartean, Aldapan eta Poligono Gorri eta Zuriaren aldeetan. Zubia eraisteko lanak Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoen Uraren Euskal Agentziaren (URA) ardura dira. Obrak nola doazen ikusirik, beharbada Aldapa auzoan beste ur etete bat egongo dela adierazi dute Udalekoek. Mozketa berri hori asteazkenean, hilaren 26an, izango litzateke aurreko eguneko ordutegi berean. Argazkian, Salsiduko zubia eta, ondoan, behin-behineko pasabidea / © Getxo.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun