Ziklomotorren azterketa egingo dute etzi Getxoko Udaltzaingoaren egoitzan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko mai. 24a, 20:41

Eusko Jaurlaritzak IAT estazio ibiltaria ipiniko du maiatzaren 26an Getxoko Udaltzaingoaren egoitzan, 3 urtetik gora dituzten ziklomotorren jabeek derrigorrezkoa duten azterketa egin ahal izateko. Ordutegia 9:30etik 13:30ak arte eta 14:30etik 18:00ak arte izango da. Industria Saila duela bi urte hasi zen azterketa horiek egiten, bi gurpildun ziklomotorren joan-etorriak herri barrura mugatzen direla ikusita. Udaltzaingoak Alango kalean dagoen polizia-etxera joatea gomendatzen du. Bestela, ibilgailu horien jabeek Zamudiora joan behar izango dira azterketa hori burutzeko. Egun horietan hurbildu ezin dutenek, IATera joan beharko dute hurrengo azterketen egunak eta horiek egiteko lekuak ezagutu ahal izateko. Argazkian, Imanol Landa alkatea komisariako koordinazio zentroan / © Getxo.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun