Joan den ostegunetik igandera arte ospatu den
XI. Umore eta Kaleko Artisten Azokak "oso emaitza onak" lortu ditu, antolatzaileen arabera. Guztira 45.000 lagun batu ditu Leioako kaleetan 150 antzezlan baino gehiago ikusteko. Batez ere ostiral arratsaldez eta larunbatean zehar hurbildu zen jende gehien. 139 profesionalek eman dute izena aurten. Baina, horiez gain, kaleko arteen erakusleihoan euren kabuz eta izenik eman gabe hurbildutako hainbat eta hainbat lagunek ere parte hartu dute. “Hamargarren edizioa inflexio-puntua izan zen guretzat eta bide horretan jarraitzeari ekin diogu”, azaldu du Ana Lopez Asensio Kultura eta Gazteria zinegotzi leioaztarrak. “Nazioarteko ikuskizun eta konpainiak erakarriz Estatu espainoleko kaleko arteen mapan finkatzea lortu dugu jada. Bestalde, euskal artista eta konpainientzat erakusleiho bilakatu gara Estatura zein nazioartera begira”, adierazi du. Argazkian, aurtengo edizioko erakustaldi bat / © Umore Azoka