Uda honetan, konplexuak edo lotsak albo batera utzi eta "mihi puntan duguna" ateratzeko gonbitea egin du
Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeak (AEK). Horrenbestez, aukera ezberdinak eskainiko ditu uztailean, abuztuan edota irailean, bere euskaltegi eta barnetegietan euskara ikasi eta praktikatzeko. Udako eskaintzaren zutaberik indartsuena ikastaro trinkoa izango da. Etxetik hurbil euskara ikasteko, urtean ikasitakoa hobetzeko edota maila ofizialak (3. maila, EGA barne) lortzeko aukera emango du AEK-k. Eskualdeari dagokionez, ikastaro guztiek Udalen diru-laguntzak jasotzen dituzte, Sopelan izan ezik, Iratxe Marta Uribe Kostako AEK-ko arduradunak
gaurko prentsaurrekoan (mp3) nabarmendu duenez. Horretaz gain, Euskal Herri luze eta zabalean
jarduera ugari antolatu dituzte: euskalduntze barnetegiak, familientzakoak, jarduera barnetegiak (sukaldaritza, bertsolaritza, antzerkigintza...), barnetegi ibiltariak (bizikletaz edo oinez) eta xiberera ikastaroa, hurrenez hurren. Horien guztien berri izateko zein izena emateko, telefonoz deitzea (944 304 734), mezu elektronikoa idaztea (
lauaxeta[abildua]aek.org,
lamia[abildua]aek.org,
jeltilbaso[abildua]aek.org) edo eskualdeko euskaltegietako batera hurbiltzea besterik ez dago. Argazkian, Leioako Lamia euskaltegian eman dute prentsaurrekoa Uribe Kostako AEK-ko arduradunek.