Igande honetan, hilak 30, burutuko da
Bilboko Nazioarteko Maratoiaren 28. edizioa, Bilbo, Erandio, Leioa eta Getxoko udalerriak zeharkatuko dituela. Krisialdian jokatu arren, probak ohiko ikuskizun mailari eutsi nahi izan dio, Tewodros Zewdu etiopiar ezaguna ekarriz. Gainera, Zewduren presentzia nabarmentzeko erronka bat jarri diote: egun Komen atleta kenyarrak duen lasterketaren marka gainditzea. Hots, maratoia 2 ordu, 16 minutu eta 30 segundo baino arinago egitea. Horretarako, Zewduk Kahfkay Tadele atleta etiopiarraren laguntza izango du lehenengo 21 kilometrotan. Baina ez da erbia izango duen Izan ere, antolakuntzak hiru erritmorako erbiak prestatu ditu. Maratoia bi ordu eta 48 minututan, hiru ordutan eta hiru ordu eta erditan bukatzeko asmoa dutenek errazago izango dute horrela. Bigarren erritmoa markatzeko arduradunak Sopelako
Munarri Atletismo Taldeko Michael Gonzalez, Borja Jimeno, Iñaki Palomar, Jose Angel Tres eta Jose Felix Gomez izango dira. Ibilbidean zehar erreleboa emango diote elkarri. Argazkian, Josefa Cruz atleta espainiarra Erandiotik igarotzen 1993ko lasterketan, atzean AHV enpresa duela. Berak irabazi zuen lehenengo edizio hura / © Bilboko Nazioarteko Maratoia.