"Edozein kasuan larritzat jotzen dugun gertaera hau, udal arautegia urratu egiten baitu, are larriagoa da Erandion aspalditik gobernu ardurak dituen alderdi politiko batek egiten badu", jarraitu du salaketarekin zinegotzi popularrak. Horregatik, "EAJk arautegi horri dion errespetu falta" kritikatu eta jeltzaleen eta edozein auzotarren artean sortu den diskriminazioa azpimarratu du: "beste edozeinek dagokion lizentziarik gabe lanen bat egingo balu, geldituko liokete eta gainera isuna jasotzeko arriskuan egongo litzateke".
Hortaz, popularren arabera Erandioko "alkateak eta Hirigintza zinegotziak beste aldera begiratu dute argi eta garbi, obrak herrigunetik gertu dagoen kale batean egiten dabiltzalako eta euren alderdiaren egoitza egokitzeko direlako. Hori guztiori aintzat hartuta, Alderdi Popularrekoek mozio bat aurkeztuko dute hurrengo Udalbatzan, Gobernu Taldeak EAJri zigor bat ezar diezaion, "EAJ ongiaren eta gaizkiaren gainetik ez dagoela uste badu".