Lexuri Gallastegi euskal preso politiko berangoztarra astelehen goizean atera zuten Soto del Realgo (Madril, Espainia) espetxetik eta Fontcalentera (Alacant, Herrialde Katalanak) heldu zen egun berean, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez. Bertara destinatu ei dute orain. Fontcalent Berangotik 827 kilometrotara dago, autoz joateko. Bestalde, Ibai Aginaga berangoztarra herenegun heldu zen Algeciraseko (Andaluzia, Espainia) espetxera. Maiatzaren 13an atera zuten Jaenetik, gero Valdemoro, Jaen, Kordoba, Sevilla eta Puertoko espetxeetatik pasatu da, eta azkenean herenegun heldu zen Algecirasera. "Tarte batean bere etxekoek ez dute jakin non zegoenik ere", errepresioaren kontrako mugimenduak salatu duenez. Argazkian, Lexuri Gallastegi martxoaren 4an eraman zuten Frantziatik Espainiara / © Espainiako Barne Ministerioa.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!