Publikoaren aldetik izandako eskari handia dela eta, Leioako Udalak ahalegin berezia egin du
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen saio berri bat eskaintzeko herrian, eta horrela ahalik eta leioaztar gehienen eskariari aurre egiteko. Dagoeneko agortuta dauden sarrerak ekainaren 2an, 18:30ean, Kandelazubieta kiroldegian izango den emanaldirako dira. Saio berria, egun berean, baina 16:45ean izango da. Emanaldi horretarako txartelak Kultur Leioako leihatilan baino ezin izango dira euro, 6 eurotan. Atzo jarri zituzten salgai. Horrenbestez, leihatilaren ordutegia ondokoa izango da: gaur, asteazkena, 17:00etatik 21:00etara; eta bihar zein etzi, 11:00etatik 13:00etara. Gehienez, lau sarrera salduko dizkiote pertsona bakoitzari. Honetaz gain, jakin beharrekoa da ez direla sarrerarik gordeko. Argazkian, Porrotx.