Gizarte Ikerketarako Talde Eragilearekin (Gite-Ipes) elkarlanean, "Euskal Herria helmuga" dokumentala aurkeztuko dute bihar, hilak 27, Larrabasterrako Plaza Beltza kulturgunean (Akilino Arriola, 59). Hitzordua 19:30ean izango da. Bideoa Patrizia Muñozek zuzendutakoa da. Euskal Herrira bi une ezberdinetan heldutako migrazioa aurkezten du ikus-entzunezko lanak: alde batetik, 50eko eta 60ko hamarkadetan Espainiako estatuko hainbat lurraldeetatik industrian lan egitera etorritako lagunak. Eta bestaldetik, azken urteetan etorritakoak. Azken hauek mundu osotik heldu dira edozein lanetan jarduteko. Zuzendariak bi pertsona elkarrizketatu zituen migrazio bien artean dauden puntu komunak azaltzeko: Luz Amparo Pimiento "La posada de los abrazos" izeneko egitasmoaren asmatzaile eta partaidea eta Periko Solabarria langile, LABeko sindikalista eta HBko diputatu ohia. Amparo azken urteetako migrazioaz arituko da. Periko, berriz, 60ko hamarkadan jazotako migrazioaz. Argazkian, aurkezpen kartela.