Alkarbide bilgunearen koordinazioarekin, "Gidabaimena Euskaraz" ekimena bultzatu dute Bizkaiko hainbat udalek, bertako gazteek agiria euskaraz lortzea sustatzeko. Besteak beste, horien artean dira Erandio, Getxo eta Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea; Arrigorriaga, Elorrio, Mungia, Ondarroa eta Txorierriko Mankomunitatearekin batera. Aipatutako udalerrietatik 21 autoeskolek eta 27 irakaskuntza zentrok parte hartzen dute. Hala ere, kanpaina 2009an abiatu zuten Deba Garaian, eta aurten, Laudion, Buruntzaldean (Andoain, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil) eta aipatutako Bizkaiko udalerrietara hedatuko da. Ekimen honekin, abantaila batzuk jasoko dituzte ikasleek: azterketa teorikoa euskaraz egiten dutenek lehen eskola praktikoa doan jaso eta Europan zehar bidaiatzeko lau lagunentzako Interrailen zozketan parte hartuko dute. Argazkian, Algortako Telletxe inguruko trafikoa.