Getxoko Udalak 24.000 euroko diru-laguntza eman dio Antzerki Eskolari, zentroko sail amateurra eta udalerrian egiten dituen ikuskizun artistikoek eragiten dituzten gastuei aurre egiteko. Eskolaren helburua testu-interpretazioan eta zuzeneko ikuskizunetako teknikarien trebakuntza profesionala eta amateurra eskaintzea da. 1982. urtean zabaldu zuten eta ordutik 5.600 pertsona baino gehiago pasa dira bertako geletatik. Aurtengo ikasturtean, 6 eta 70 urte bitarteko pertsonek hartu dute parte
Getxoko Antzerki Eskolak eskaintzen dituen ikastaroetan. Horietatik 20 arlo profesionalaren bi mailatan, 15 ikuskizunetako teknikarien alorrean eta 165 arlo amateurrean (gaztedia, haurrak, nagusiak eta antzerki afizionatuen taldeak -Rapanui eta Hezgaitz-). Argazkian, Getxoko Antzerki Eskolako antzerki saio bat / © Getxoko Antzerki Eskola.