Elkartasun hilabetea egin du maiatzean zehar haur ludotekan
Berangoko Udalak. Kanpaina horri bukaera emango diote ostiral honetan, hilak 28, bigarren elkartasun azoka eginez. Txikien artean balore positiboak sustatu, euren arteko harreman sozialak indartu eta beraien gaitasunak areagotzea izan ditu helburu hilabete osoko ekimenak. Maiatzean zehar, hainbat tailerretan parte hartzeko aukera izan dute bertaratu diren neska-mutilek. Hain zuzen ere, elkartasun azoka horretan salduko diren ahozapitakoak, potoak, boligrafoak eta beste hainbat gauza eurek egindakoak izango dira. Berangoko kultur etxe aurrean jarriko dituzte postuak eta bildutako dirua ACOBI elkarteari emango diote. Txikiek prezio sinbolikoa jarriko diete beraiek landutako artikuluei. Argazkian, ACOBIren bitartez hainbat ume bielorrusiar etorri ziren eskualdera 2008an.