Hiru atal ditu maskaradak. Lehenengo biak arratsaldean izango dira, 17:30etik aurrera. Ordu horretan, putzegilearen errotondatik kalejiran abiatuko dira Lamiakoko metro geltokiraino, Maiatza, erraldoiak, fanfarrea eta herriko dantza taldea; maskarada eta maiatzaren etorrera herrian zehar iragarriz. 18:00etan, berriz, Mari eta Sugaar bere senarra agertuko dira Lamiaren eskulturaren ondoan eta Udagorri dantzatuko dute bertan. Besteak beste, joan-etorria egingo dute Txopoetako garbitegiraino, bidean pertsonaia mitologikoekin dantzatuz eta gaueko akelarrerako gonbitea luzatuz. Hain zuzen ere, 22:30etik aurrera, suaren inguruan dantzatuko dute bildutako pertsonaia guztiek, Lamiakoko futbito zelaian. Akelarrean, jentil mitologiaren eta kristautasunaren arteko borroka islatzen duen antzezpena egingo dute; zeinean sua, musika eta biribilketak nagusi izango diren.
Lamiaren kondaira
Prudentzia alargunaren semea marinela zen. Urrunean itsasontziren bat ikusten zuenean, semea etorriko zen esperantzaz Ondizen zuen etxetik Abra ingurura jaisten zen. Halako batean, betiko legez, semea agertu ez eta tristuraz beteta etxerako bidean hil egin zen. Kondairak dioenez, Lamia bihurtu zen.
Jaien egitaraua:
Maiatzak 28, ostirala
16:30 Txupinazoa eta 2010eko Maximo Deunaren jaien hasiera.
17:30 Maskaradaren lehengo zatia, putzegilearen biribilgunean. Animatu eta bat egin biribilketarekin.
18:30 Maskaradaren bigarren zatia txosna ondoan.
19:45 Etor zaitez gure lehen pregoilaria ikustera: Mariano Otal.
20:00 Errekaldeko adinekoen abesbatzaren emanaldia.
21:00 Gose bazara, zure ogitartekoaren bila etor zaitez txosnara.
22:30 Maskaradaren hirugarren zatia, eliza ondoan.
00:00 Dantzaldia Hakker taldearen eskutik.
02:15 Dantzaldiaren atsedenaldian, lehen irrintzi txapelketa.
02:30 Hakker-ekin gozatzen jarraitu.
04:30 Etorri txosnara eztarria bustitzera.
Maiatzak 29, larunbata
10:00 Txupinazoa! Altxa zaitezte jaien bigarren eguna has dadin.
11:00 Etxeko txikiekin, gaztelu puzgarrietan gozatzera etor zaitez, eta ausartenentzako zezen mekanikoa!
12:00 Denok poteora.
13:00 XVIII. Igel toka lehiaketa eta lehenengo txapel jaurtiketa lehiaketa.
13:30 Kanpin gasa presta ezazu, patata tortilla eta paella lehiaketa hasiko baita.
15:00 Egindako patata tortilla eta paella txosnara ekar itzazu.
16:00 Laugarren tute txapelketa.
16:30 Txikitxoentzako tailerrak txosna ondoan.
17:00 Futbito txapelketa bueltatu denez, etor zaitez 3. eta 4. postuak ikustera.
18:00 3. eta 4. postuak ikusi badituzu, ezin galdu futbito txapelketaren finala.
19:00 Lamiako Rock Festival, Baketazo punk and roll taldearen eskutik.
19:30 Gose bazara, etor zaitez txosnara, txorizoa sagardotan dastatzera.
20:00 Maximo Deuna, Lamiako patroiaren meza.
21:00 Jan ezazu txosnan ogitarteko goxo-goxoa!
22:00 Jarri mozorroa lehiaketa hasiko baita.
00:00 Dantzaldia Haitzama taldearen eskutik.
02:00 Atsedenaldian, kulero eta galtzontziloen lasterketa.
02:30 Haitzamarekin gozatzen jarraitu.
Maiatzak 30, igandea
10:00 Txupinazoa! Aupa, azken ahalegina.
11:30 Gaztelu puzgarriak txikientzat.
12:00 Poteoa hasteko ordua heldu da.
12:45 Zatozte euskal dantza ekitaldia ikustera (Txikiak Dantza taldearen eskutik).
13:00 Bigarren tiragoma lehiaketa.
15:00 Herri bazkaria, txosna alboan.
17:00 Kapoira erakustaldia, Ginga Artebrasilia taldearekin.
18:00 Play-back txapelketa (sari galantak egongo dira).
18:30 Goatekea txosna ondoan. 60, 70 eta 80 urteetako musika. Dantzagarriak, Iker Fernandez Nerbioi Irratiko esatariaren eskutik.
19:30 Sari banaketa txosna ondoan.
20:30 Txokolatada herrikoia.
21:30 Traka eta jaien amaiera. Espero dugu danok ondo pasatu izana. Datorren urtera arte!