Etzi, larunbatarekin,
MusicAula Estatu espainiarreko ikastetxe eta institutuen pop-rock musika taldeen lehiaketak bere azken finalaurrekoa burutuko du. Bertan, Leioako
Gaztelueta ikastetxe erlijioso ikasleez osatutako El Gordo Dijo No! hirukote getxoztarra arituko da; baita bilbotar eta algortarrak izanda, Berangon entseatu eta Loiuko Lauro ikastolaren ordezkariak diren
No Comply ere. Hego Euskal Herria, Errioxa, Soria, Zaragoza eta Huesca nahasten dituen zonaldeko finalaurrekoa Iruñean burutuko da, bertako Basoko DBH institutuan. Eskualdeko taldeekin batera, honako taldeak izango dira Hego Euskal Herriko ordezkariak: etxean jokatuko duten Basoko institutuko Backflip; eta Iruñeko Navarro Villoslada eta Sagrado Corazon ikastetxeak ordezkatzen dituzten 19 Razones eta Utterrich. Lehiaketa Zaragozako Misses Harlow Jones-ekin osatuko da. Talde guztietatik bakarra sailkatuko da Madrilgo finalerako. Bestalde, etziko kontzertuan Doctor Pitangu taldeak ere joko du. Argazkian, No Comply boskotea / © MusicAula.com.