Uda hasierarako ere euskara giroan murgiltzeko ekimenak antolatu ditu Sopelako Aitxu! taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko mai. 27a, 20:19

Aitxu! Sopelako euskara taldeak udari hasiera emateko hainbat ekitaldi antolatu ditu hurrengo bi asteburuetarako. Lehenengoa, larunbat honetan izango da, hilak 29. Azken aldiko ohiturari eutsita, erromeria bat antolatu dute udaletxeko plazan, arratsaldeko zazpietatik aurrera. Bigarrena, berriz, bi igande barru, ekainaren 6an. Horretan, Munarrikolandara igotzerako txango bat antolatu dute, bertan dauden trikuharriak bisitatzeko asmoz. Beraiekin Armando Llamosas arkeologoa izango da. Eta bueltan, Larrabasterrako plazan, musika, poteoa eta indarrak berreskuratzeko mokadutxoak izango dituzte. Irteera, plaza horretatik bertatik egingo dute, goizeko 10etan. Argazkian, hainbat neskato dantzat aurreko erromeria batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun