Euskaraz entrenatzeko aukera izango dute larunbatean Getxoko piraguistek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko mai. 27a, 20:25

Piraguisten eguna antolatu du Getxo Kayaka elkarteak larunbat honetarako, hilak 29. "Hartu eta pasa, entrenamenduetan euskara!" lemako ekimenaren barruan, aurten ur kirolak landuko dituzte. Horretarako, egunean bertan Algortako Arriluze kaira gerturatuko dira hainbat piraguista euskaldun (Izaskun Aranburu, Oier Aizpurua eta Naiara Gomez, besteak beste), entrenamenduak euskaraz egiteko. Gauzak horrela, Getxo Kayaka piragua elkarteak egitarau ederra antolatu du etzirako, Bizarra Lepoan euskara elkartearen eta Getxoko euskara zerbitzuaren laguntzarekin. Argazkian, neska bat begiralearen oharrei adi Barrikan / © Barrika Piragua Taldea.

Egitaraua:

- 10:00etan, jardunaldien hasiera Arriluzen.
- 10:10ean, sarrera.
- 10:15ean, piraguistek euren burua aurkeztuko dute. Ondoren ohorezko aurreskua eskainiko zaie.
- 10:30ean, euskarazko entrenamenduari hasiera emango zaio.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun