Jabekuntza eskolen ikasturte amaierara joateko autobusa jarri du Getxoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko mai. 27a, 20:50

Getxoko, Ondarroako, Basauriko eta Ermuako jabekuntza eskolek ikasturtearen amaierako jardunaldia antolatu dute datorren ekainaren 12rako, larunbata, 10:30etik aurrera, Ermuan bertan. Bertan, amodioaren inguruko hausnarketa feminista egingo dute "world cafe" erako metodologia parte hartzaileaz baliatuta, elkar topatzea, eztabaida eta ezagutza bultzatze aldera. Parte hartzeko izen-ematea doakoa izango da eta ume zaintza zerbitzua eskainiko dute. Apuntatzeko epea ekainaren 2an bukatuko da. Joan nahi duten emakumeek inskripzio fitxa bete eta udalerriko herritarren arretarako bulegoetako batean entregatu beharko dute. Hala ere, posta elektronikoz bidaltzeko aukera ere egongo da, berdintasuna[abildua]getxo.net helbidera bidaliz. Gainera, Getxoko Udaleko Berdintasuneko Zerbitzuak jardunaldira joateko autobusa antolatu du. Garraioa 9:00etan aterako da Algortako Telletxe kaletik (metro geltoki parean). Informazio gehiago eskuratzeko 944 660 136 telefono zenbakira deitzeko aukera dago. Argazkian, Getxoko Jabekuntza Eskolako kideak irrati tailerrean parte hartzen / © Getxoko Udala.



Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun