Bizikletan ibiltzen ikasteko aukera emango du Mankomunitateak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko mai. 27a, 20:55

Iazko arrakasta kontutan hartuta, aurten ere txirrinduan ibiltzen ikasteko eskolak antolatzeko asmoa du Uribe Kostako Mankomunitateak. Bi maila ezberdinetako ikastaroak egitea pentsatu dute: bata oinarrizkoa, inoiz bizikletan ibili ez diren edota aspaldi hartu ez dutenei zuzenduta. Eta bestea, aurreratua, oreka mantendu eta oinarrizko nozioa dutenentzat. Ordutegiari dagokionez, 16:00etatik 18:00etara eta 18:30etik 20:30era lirateke eskolak. Ikastaroak hiru astetan zehar egin nahi dituzte, ostegun eta ostiraletan. Dagoeneko proposatu dituzten datak ekainaren 17tik uztailaren 2ra dira. Argazkian, hainbat ume bizikleta gainean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun