Itzubaltzeta / Romoko gaztetxeak etzi, larunbatean, ospatuko du urtero antolatzen duen Autogestio Jaialdia. Bertan, Brixton Recordsekin dabilen Akatz ska talde mitikoak, Striknina Leioako banda gazteak eta Betiko ikastolako hainbat gaztetxok biltzen duen Umore Txarrez taldeak joko dute. Gainera, azken talde hori, "Izenik Ez bertako talde historikoaren belaunaldi errelebotzat" jo daitekeela adierazi dute gaztetxeko kideek. Jaialdia arratsaldeko 8etan abiatuko da eta sarrera lau eurotan erosi ahal izango da atean bertan. Lortuko den etekinarekin aurreko gaztetxearen desalojoa dela eta hainbat laguni jarritako isunak ordaintzeko eta azken boladan gaztetxean egiten ari den hainbat lan finantzatzeko asmoa dute. Besteak beste, larrialdietarako irteera, igeritokia, musikarientzako txokoa, tabernaren egokitzapena edota gimnasioa dira gazte asanbladak itzubaltzetar guztien eskura jarri dituen zerbitzuak. Argazkian, hainbat gazte itzubaltzetar gaztetxearen bosgarren urteurrena iragarri zutenekoa.