Jazarritako gazteei elkartasuna eta babesa emateko eskatzekoaz gain, beste bi mozio aurkeztu dizkio ostiral honetan, maiatzak 28, bilduko den Getxoko Udal Batzarrari tokiko ezker abertzaleak. Batetik, plaza, parke edota espazio publikoen diseinua erabakitzeko
ariketa parte hartzaileak burutzeko proposamena egingo diote ordezkari politikoei. Bestalde,
Areetako Txurruka moila berriz irekitzeko proposamena helaraziko diote Udal Batzarrari. Mozioan, dinosauroen erakusketa bertan utzi ala beste leku batera eramateko aukerak aztertu daitezen, baina era batera zein bestera moila libreki ibiltzeko ireki behar dela proposatzen dute. Azkenik, Getxoko ezker abertzaleko hautetsiek salatu dutenez, "gaur maiatzaren 27an 3 urte betetzen dira azken udal hauteskundeak izan zirenetik eta apartheid politikoaren 7 urtetan bezala, ezker abertzaleko hautetsiek biharko udalbatzarrerako aurkeztutako mozioak ez ditu alkateak gai-zerrendan sartu". Argazkian, arte erakusketa uda bukaeran Telletxen.