Datorren ikasturteari begira, Leioako Lamia AEK euskaltegiak, Leioako Euskara Zerbitzuaren laguntzaz, Berbalagun egitasmoa abian jartzeko lanean dabil. Hori dela eta, egitasmo hori dinamizatuko duen pertsonaren bila hasi dira, lan deialdia kaleratuz. Dinamizatzailea ezinbestean euskalduna izan eta informatikari buruzko oinarrizko ezagutza eduki behar du. Era berean, AEK-k honako kontuak baloratuko ditu: EGA titulua edo baliokideak izatea; talde dinamizazioan eta antolaketan esperientzia edukitzea; leioaztarra izatea edota Leioa herria ezagutzea. Interesa dutenek curriculuma bidal dezakete ekainaren 10a baino lehen praktikatu[abildua]aek.org posta elektronikora, "Leioako dinamizatzaile lan-postua" erreferentzia jarriz. Argazkian, Euskal Herriko mintzapraktika eta berbalagun hainbat proiektuko kide bildu ziren 2008n Algortako Portu Zaharrean.