Microsoft nazioarteko informatika enpresak Leioa eta Erandioko
Arte Ederretako Fakultatera jo du bere Xbox 360 kontsolaren diseinua hobetzeko asmoz. Izan ere,
Bilboko Alhondigan abuztu eta irailean ospatuko den Hoplay Bideojokoen Nazioarteko Festibalarekin eta fakultatearekin batera, Ikerkuntza Artistikorako Xbox 360 izeneko "beka" kaleratu du, kontsola ezagunari irudi berria emateko asmoz. Beka, baina, ez da izango, aurtengo arte ederretako ikasleentzako lehiaketa saritua baizik. Sariak hiru izango dira, 1.500, 1.000 eta 500 eurokoak, hurrenez hurren. Xbox 360 Project Natal kontsola oinarri hartuta, proposamen artistikoak ekainaren 15era arte aurkeztu ahal izango dituzte interesatuek,
lehiaketaren oinarriei (pdf) jarraiki. Hiru egun beranduago, Microsoft, Hoplay eta fakultateak osatutako epai-mahaiak 15 proiekturik onenak aukeratuko ditu. Horren egileei kontsola bana utziko die, proiektua praktikoki gauzatzeko. Behin eginda, Hoplay festibalean ikusgai izango dira. Hirurik onenak saritu eta Microsoften bildumako pieza izatera pasatuko dira. Argazkian, Linkoln izeneko katua, atzapar artean Xbox 360ko joystick-a dabilela / cc-by
Egoant.