Ostegunean Algortan emango du hitzaldia Iñigo Urkulluk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko mai. 28a, 03:07

Datorren ostegunean, ekainak 3, Iñigo Urkullu Euzko Alderdi Jeltzaleko EBBren presidenteak hitzaldia eskainiko du Algortako batzokian. Hitzordua arratsaldeko 7:30etan jarri dute. Antolatzaileek ez dute zehaztu hitzaldia euskaraz, espainolez edo bietan izango den ezta zein izango den Urkullu mintzatuko den gaia. Halere, sare sozialetan "gaurkotasun politikoa" eta "afiliazioa" bezala deskribatu dute aipatu ekimena. Hortaz, litekeena da Urkulluk azken asteotako gertakizun politiko eta ekonomikoei erreparatzea, Espainiako Gobernuak hainbat murrizpen ezartzeko dekretua jaulki eta Madrilgo Kongresuan EAJk horren aurka bozkatu izana kasu. Irudian, hitzaldiaren kartela / © Algortako batzokia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun