Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailak 113 abereren enkantea egingo du larunbat honetan Gorlizko basetxean, goizeko 11etan hasita. Errematean izango diren pirenaiko eta terreñako arrazetako abelburuak foru erakundearen aukeraketa eta hobekuntza genetikoko programetatik datoz, tokiko iturriek aipatu dutenez. Abere hautatuak dira, eta lau multzotan egingo da enkantea: lehenengo multzoan, 39 behi kumedun izango dira; bigarren multzoan, 12 bigantxa; hirugarren multzoan, hamar txahal; eta azkenik, laugarren multzoan, 13 behi, haragitarako. Gorlizko foru basetxea eliteko behi pirenaikoen erreferentziazko zentroa da. Zentroaren helburua da abere-arraza honen ezaugarriak iraunaraztea eta hobetzea, Bizkaiko abeltzaintzara hobekuntza horiek eraman eta ustiategien errentagarritasuna optimizatzeko. Argazkian, Gorlizko abeletxea / © Bizkaia.net.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!