Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) ikasteko gelak zabalduko ditu asteburuetan bere ikasleentzat, azterketen garai osoan zehar. Gainera, aurten lehenengo aldiz, Bilboko aretoak gaueko hamarrak arte egongo dira irekita. Geletan sartzeko EHUko ikaslearen txartela eskatuko dute, unibertsitateko iturriek jakinarazi dutenez. Zehazki, Leioa eta Erandioko campusean, larunbatetan 9:00etatik 19:30era eta igandeetan 9:30etik 19:30era irekiko dituzte ikasteko gelak. Horrela, liburutegi nagusiko asteburuko ordutegiari (larunbatetan 9:00etatik 13:00etara) Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko ikasgelategia gehituko zaio, abuztuaren 28an izan ezik, egun horretan 9:30etan irekiko baita. Argazkian, EHUn ez ezik, inguruko udalerrietan ere zabaltzen dituzte ikasteko gelak / © Erandioko Udala.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!