Bide Ertzean hirukote gisa aurkeztuko da gaur Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko mai. 28a, 14:20

San Pedro jaietako aperitiboa iritsiko da gaur Sopelara, maiatzaren 28an, musika ekitaldi moduan, Uk Agendak zabaldu duenez. Izan ere, Bide Ertzean taldeak kontzertua eskainiko du Kurtzio Kultur Etxean. Horrenbestez, azken lana aurkeztuko dute tolosarrek: "Leidor Sessions" izenburukoa. Hiru musikari ziren hasieran eta bost dira orain, baina datozen emanaldietan, berriro ere, hirukote lez aurkeztuko dira taulagainean: Bide Ertzean Trio. Imanol Ubedak, Joni Ubedak eta Karlos Aranzegik joko dute. Sarrerak kultur etxean bertan eros daitezke 3 euroren truke. Argazkian, Bide Ertzean boskotea kontzertu batean / cc-by-sa Xabier Eskisabel.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun