"Salam" antzezlana izango da ikusgai gaur Areetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko mai. 28a, 14:31

Egizu Getxo Euskaldun! elkarteak antolatuta, gaur, hilak 28, "Salam" lana antzeztuko dute Areetako eskoletako plazan, 18:00etan. Kultur Errota zirkuituaren baitan antolatu dute emanaldia, ekialde eta mendebaldeko kultura-harremanak, estutzeko bidean jartzeko asmoz: beduinoak, gameluak, tradizioa eta modernitatea, yatea eta patera, turismoa eta immigrazioa… gozatzeko, pentsatzeko eta bizitzeko. Zehazki, Sendik eta Areetako ludotekak prestatu dute ekimena. Argazkian, hainbat ume adi-adi beste ikuskizun batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun