Datorren asterako Itzubaltzetan antolatu ditu jardunaldiak Eztabaidak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko mai. 28a, 14:57

"Pedagogia libertarioa eta eskola askeak" izenburuko jardunaldiak antolatu ditu datorren asterako Eztabaida Gune Antiautoritarioak, Itzubaltzeta gaztetxean. Ostiralean, ekainak 4, abiatuko dute ekimena, 18:00etan. Larunbatean, berriz, egun osorako egitaraua prestatu dute. Beraz, bazkaria egongo da 14:00ak aldera, 3 euroren truke. Banatuko diren dokumentuak eta bazkarirako pertsona kopurua dela eta, aldez aurretik telefonoz (661 092 982) edo e-postaz (eztabaida[abildua]hotmail.es) abisatzea eskatu dute, bakoitza ze egunetan joango den esanez, dena ondo aurreikusteko. Sozializazio eta eraikuntza pertsonalerako heziketaren garrantzia ezagututa, hezkuntza ereduei buruz arituko dira topaketetan. Argazkian, Itzubaltzeta gaztetxean egingo dituzte jardunaldiak.

Hezkuntza sistematik at dauden alternatiba teoriko eta praktikoak ezagutarazteko gunea bilakatu gura dituzte jardunaldiak, talde eztabaidaren eta dinamika parte hartzaileen bitartez. Horretarako, teoria libertariotik jario diren korronte pedagogikoak eta egun garatzen dabiltzan esperientziak jorratuko dituzte, buruketa pertsonaletik sor daitekeen egitasmo pedagogikoaren zirriborroa eratuz.

Egitaraua:

Ekainak 4, ostirala

18:00etatik 21:00etara:

Nondik gatoz?: Iraganeko oinarriak aztertuz.
- Sarrera.
- Oinarri teorikoak.

Ekainak 5, larunbata

11:00etatik 14:00etara :

Zer daukagu?: Egungo egoeran sakonduz.
- Beroketa, joko / jolasa, lehia / kooperazio desberdinketa.
- Bideo emanaldiak.
- Eskola askeen proiektu ezberdinen aurkezpenak.

14:00etatik 16:00etara: Bazkaria.

16:00etatik 20:00etara:

Nora goaz?: Biharko errealitatea eraikiz.
- Nahi dugun proiekturantz hurbilduz.
- AMIA.

Metodologia: talde eztabaida eta dinamika parte hartzaileak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun