Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka jarriko dute etzi Altzagan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko mai. 28a, 15:47

Igande honetan, maiatzak 30, 50 erakusketari baino gehiago batuko ditu, Altzagan, Nekazaritza eta Abeltzaintza Azokaren 17. edizioak. Goiz osoan zehar, txakolina, euskal pastela, gazta, eztia, ortuariak eta fruta dastatu edota erosteko aukera izango dute metro geltoki ondoko zabalgunera gerturatzen direnek. Era berean, abereen erakusketa bat ere izango da, hegazti exotikoak tartean. Horretaz gain, azokan, herri kirolen erakustaldiak, moztaileak, eta gazta, euskal pastel, ortuari eta txakolin lehiaketak ere izango dira. Azkenik, burruntzian erretako haragia dastatzeko aukera egongo da. Argazkia: © Erandioko Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun